Barriak

(2017-12-23) Egubarri on 2017 eta Urtebarri on 2018!
 
Gabonetako postatxartelarako aurten Sabasen argazki bat aukeratu dogu. Berari argazkiak botetan gustaten jakon Barrikako egun erraldoi horreetariko bat. ZORIONAK!

Urtea amaitzeko egun batzuk falta dira eta urtebarria hasteko beste horrenbeste. Datorren urterako federatzeko datu-basea prestatzen gabiltza EHSFri bidaltzeko. Zuen datuetan aldaketarik baldin badaukazue jakinarazi eigizue ahalik eta lehen, mesedez. Urtarrileko aurreneko astean EHSFko kuota pasauko deutsuegu kontutik. 75 Euro EHSFko kuota. Taldeko kuotarik ez, federatu bakoitzeko 10 euro emango deuskuzulako EHSFk.

Norbaitek ordaintzeko arazorik baldin badauka ez botatzeko ordainketa atzera, mesedez, 4 Euro inguruko kostua dakarrelako eta bere gain arduratu beharko litzateke.

Garrantzitsua, seme-alabak daukagunontzako eta honeek aparretan hasita dagozala, komenigarria litzake federatuta egotea. Edozein istripuaren aurrean babestuta egoteko eta inolako ez-ustekorik ez jasotzeko. Eskatu fitxa ta bidaliko deutsuegu, edota federatu gabeko amarroztar bazkideak bazarie eta aurten federatu gura badozue bebai. Eta nola ez ba, "ofizialki" bazkidetu gabe zagozan amarroztarrok bere bazkidetzeko eska daikezue fitxa.
 
.  

(2016-08-18) Amarratz Surf Taldeko hauteskundeak: hautagai zerrenden aurkezpena
(2016-07-06) Agur Sabas! Barrikako hondartzan datorren barikuan, hilak 8
(2016-07-04) Bagilaren 27ko Ez-ohiko batzarraren agiria
2016-06-21 Ikastxiki Surf Zirkuitua: Areetako hondartzan bagilak 25-26
2016-06-20 Surferako Eskola Lizentzia
2016-06-19 Ez-ohizko Batzar orokorrerako deialdia
(2016-02-25) Agur Sabas!
(2015-12-23) Zorionak eta Urtebarrion
(2015-10-18) Taldeen arteko Txapelketa Sopelan
(2015-09-01) XXVIII. Barrika Surf Classic IV. Memoriala

Barriak 11tik 20ra 164 osoa

Lehen Aurreko Hurrengo Azken